9. Hazparneko kultur astea "etxez etxe"

 

9. Hazparneko kultur astea  "etxez etxe"

Etxez etxe, hori izan da Eihartzearen egoera etxez aldatu baita urte huntan, 2006tik Hazparneko Lurraldeko egoitzan egon ondoan. Bien artean, Eihartzea Kultur Asteak muntatzen berriz hasi da : Bertsuak, Zapatagintza, Hemengo eta Hango Kulturak.

« Etxea »  naturalki izan da 2012ko gaia, garrantzitsua baita Euskal Herriaren eguneroko bizian, bere mitoekin baita ere gaurko errealitateekin. Hitzordu ainitz Eihartzea elkarte etxe berrian izanen dira, sorkuntza eta bitartekaritzari idekia den toki bat.

Hastapena irailaren 29an. 
 

Hitzordu aipagarriak astean zehar :

  • Erakusketak :
"Etxeak" Eliane Monnin : zeramika eta argazkiak (Choribit erakusketa gelan)
"Euskal Herriko etxeak" : argazkiak (Pierre Espil Mediatekan)
  • Mahain-inguru bat

"Gazteria, Euskal Herriko etxegintzari begira" : Herrian Bizi eta Bethi Aintzina elkarteen ekimenak argituko dituen mahain-ingurua.

  • Mintzaldiak

Arkitekturazko eta gizarteko bi ikuspegi esberdinak

"Erdi-aroko euskal etxeak : eraikitze eta jatorria"de Michel Duvert
"Etxea, karta-postala bilakatu den baitezpadako mitoa!" de Claude Labat
  • Ikusgarriak
"Ni nuzu", Myriam Aiçaguer-en soinu dokumentarioa
"Laratzetik dilindan", Pantxix Bidart, Mattin Dainciart eta Beñadin Lohiague proposatzen duten gaualdia
"Kontrapas", Garraztarrak taldeak, proposatzen duen dantza ikusgarri.
  • Tailerrak

Hazparne eta Hazparne lurraldeko haurreri proposatzen ditugun ekintzak :

Zeramika tailerra, Eliane Monnin-ekin : berak emanen duen oinarrizko moldaketatik abiatuz, haurrek zeramikazko eskultura bat sortuko dute
Zizelketa eta hatz tailerra, Eliane Monnin-ekin : Material desberdinekin (dentela, haria, plastikoa, kartoi izurtua, etab.), haurrek irudi bat sortuko dute, artistak hartzen duen oinarrizko formaren ingurua.
Haurreen obrak, irailaren 29tik urriaren 5arat, Choribit erakusketa gelan, iraganen den erakusketan aurkeztuak izanen dira

Mediatekarekin partaidetza: « Euskal Herriko Etxeak » erakusketaren denboran, liburuzainek bibliografia bat proposatuko dute gai horri buruz eta eskoletako haurren harrera eginen dute. Claude Labatek, bere aldetik, gaurko eta biharko euskal etxeak asmatzea proposatuko die.