bERTZe

 

Aurten ere , Eihartzea Kultur Etxeak soinu-tailerrak antolatzen ditu Radiokultura.com web irratiarekin!
Irailaren bigarren astean iraganen dira, Hazparnen. Ondotik, parte hartzaileen lanekin entzunaldi bat proposatua izanen da bERTZe Gaualdian.
Aurtengo gaia : « Hatzen soinua »
Beraz zuk ere soinua lantzen ikasi nahi baduzu (grabaketa, muntaketa, sorkuntza), eta xehetasun gehiago ukaiteko,  zure izena eman Eihartzea Kultur Etxeko helbidera idatziz : bulegoa@eihartzea.com